Ni Euskalduna Bizkaia Ni foruarra!

Ni foruarra!

| | 2 comentarios| 8:50



Oraingo honetan Erroman egon gara eta bertan, euskaldunak topatu ditugu! Nahiz eta txantxa izan,Foruak erromatarrekin harreman zuzena du, herriak duen istoriaren muina bertan aurkitu dezakegulako. Javierrek, I. Mendetik-XIX. Mendera arte erromatar aztarna horien inguruan gertatutako guztia kontatu digu, eta zihur nago zuetako askok ez zenuketela inoiz pentsatuko honelako gauzak Euskal Herrian gertatzen zirelarik.

Badakigu Izaro eta Bermeo artean zekulako iskanbilak izan direla mendeetan zehar, baino: zer eragin izan du iskanbila horrek Foru herrian?

Herritar guztiek ezagutzen duten gizona dugu Javier, herriko txistulari ospetsuena. Eta ez hori bakarrik, Elai Alai taldean eragin handiko pertsonaia dugu! Herri dantzazale honetan musika tresna batek sortzen duen soinuari “inpernuko soinua” deitzen zioten apaizek. Zein ote?

Horretaz gain, nortzuk antolatzen zituzten herriko festak? Zer da bide-zorra? Zelako konpromezua zuten inguruko herriekin? Nondik dator Forua izena? Galdera hauen erantzunak bideo honetan aurkituko dituzue, eta benetan gozatuko duzuelakoan nago.

Eskerrik asko Foruako Udalari, laguntza handia eman baitziguten eta Javier Irazabali, izan zuen harreman atseginagatik eta oparitu zigun liburuagatik!

2 thought on “Ni foruarra!”

  1. «Forutarra» ala «foruarra»? Horra nire zalantza. Ez dakit bertakoek nola esaten duten, baina Euskaltzaindiak bere arauetan bigarrena dakar: foruarra, azpeitiarra bezala (ez *azpeititarra), hernaniarra, deustuarra edo «basauriarra» (??!) bezala…
    Bestalde, nola liteke «Foruako Udala»? Euskaldun batek beti esango luke «Foruko…»!

    1. Kaixo Peru,

      Aldez aurretik mila esker zure iruzkinarengatik.

      Bai, arrazoi osoa duzu. «Foruarra» da eta «Foruko sare soziala» izango litzateke ere. Hanka-sartze bat izan dugu…
      Ahal dugunean aldatuko dugu.

      Mila esker eta besarkada bat,

Responder a Peru Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post