Ni Euskalduna Nafarroa Ni goizuetarra!

Ni goizuetarra!

| | 0 comentarios| 15:11



Goizueta, mendi artean galduta dagoen herri nafarra eta euskalduna.
Komunikazioak ez dira oso onak, eta nahiz eta autobusa izan goizuetarrek euren kotxea hartzen dute edonora joateko.
Hala azaldu zidaten Monika Perurena, Pakita Goizueta, Felixa Salaberria eta Jose Manuel Ansa Ugartek.

Herri txikia eta betidanik euskalduna. Goizuetako kaleetatik buelta bat eman ondoren horretaz konturatu nintzen.
Goizuetar guztiek euskaraz hitz egiten dute. Eta hala baieztatu zidaten elkarrizketa egiterakoan. Nahiz eta garaiko eskolan erderaz hitz egin, euskara herrian eta etxeetan mantendu da eta gaur egunera arte egin ditudan elkarrizketetatik, Goizueta da euskaraz hitz egiten gehien entzun dudan herria.

Nola bizi izan zuten gerra zibila Goizuetan? Goserik pasa al zuten? Nola pasatzen zituzten garaiko asteburuak? Eta gaur egun zer egiten dute dute goizuetar gazteek? Guzti hau eta gauza gehiago kontatzen digute gure elkarrizketatuek bideoan.

Mila esker Monika, Pakita, Felixa, Jose Manuel eta Goizuetako Jubilatuen Elkarteari.

1 thought on “Ni goizuetarra!”

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post