Ni Euskalduna Bizkaia Ni urduliztarra!

Ni urduliztarra!

| | 0 comentarios| 7:23



Urduliz, “agerian dagoen ura” edo behintzat, izena hortik datorrela esan digute gure elkarrizketatuek: Xabik eta Juan Josek. Ura agerian dagoela behintzat baieztatu digute, zeren eta iturriburu askoko herria dugu Urduliz.

Sopelatik gertu dagoen herri honetan sopeloztarrekin harremana hain ona ez dela aitortu digute, eta hauek eta beste batzuk ederki jartzen dituzte elkarrizketa honetan. Herri arteko pike hauetaz gain, herria bera ere bi auzotan bananduta egon dela denbora luzez, eta bertakoek ere euren artean pikeak izan dituztelaren berri izan dugu.

Xabi herriko alkatea izan da urte askoz, orain dela urte batzuk udaletxea non zegoen esan digu, eta aitortu beharra daukagu gaur egungo kokapena eta orain dela urte batzuko kokapenaren arteko distantzia nahiko luzea dela, besteak beste, bi kilometro! Eta hori gutxi balitz, bertsolariak euren emanaldiak gauzatu ahal izateko pasatu beharreko “froga”ri buruz ere zertxobait kontatu digute.

Eskerrik asko Xabiri, Juan Joseri eta Urdulizko Udalari!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post