Ni Euskalduna Nafarroa Ni antsoaindarra!

Ni antsoaindarra!

| | 0 comentarios| 7:30



Josu Goñi Barók bere etxean hartu ninduen Antsoain herriari buruz hitz egiteko prest.
Antsoainera iritsi nintzenean, bi kale eta lau etxe zituen herria ikusi nuen, baina antsoaindar bati Josurekin gelditutako kalea non zegoen galdetu nionean, hau erantzun zidan: «zu Antsoain zaharrean zaude. Beheko etxe guzti horiek ikusten dituzu? Hori da gaur egungo Antsoain»

Eta hala azaldu zidan Josuk ere. Antsoain asko handitu da azken urteotan; bai lurralde kontuan eta bai biztanle kopuruan ere.

Gaur egun herri bezala duten guztia borrokatu behar izan dute, bai eskola lortzeko, eliza, eta ura lortzeko ere bai! Herri borrokalaria oso!

Antsoainen, Iruñaren parte izateko proposamenak egon dira, baina gaur egun arte beti ezezkoa atera da.
Euskararen kontuan, gaur egun pixka bat normalizatu dela kontatu zidan Josuk, baina oso une latzak bizi izan dituela aitortu zidan.

Josuren esanetan Antsoainek ez du ezer berezirik. Ni bi gauza hauekin geratuko nintzateke: Herri «berria» eta oso borrokalaria dela!

Mila esker Josu Goñi Baró eta Antsoaingo Udalari!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post