Ni Euskalduna Iparralde Ni uztariztarra!

Ni uztariztarra!

| | 0 comentarios| 9:19



Gure lehen elkarrizketa Ipar Euskal Herrian, Uztaritzen.

Han Michel Sarratia, Battit Ameztoi eta Marie-Christine Daguene-Ameztoi bere etxean hartu ninduten euren herriai buruz hitz egiteko.

Ekarrizketa guztietan bezala, dendak, tabernak, festak eta Uztaritzeko garaiko eta gaur egungo ezberdintasunez hitz egin genuen, baina Iparraldeko eta Hegoaldeko ezberdintasunei buruz ere bai.

Hegoaldeko euskaldun askok Uztaritzera alde egin zutela frankismo garaian, eta II. Mundu Gerran alemaniarrekin izandakoak ere kontatu zizkidaten. Benetan interesagarria!

Nolakoa da euskararen egoera Uztaritzen? Zer dira «kaskarotak»? Eta «Kapito Harri»? Guzti hau eta gauza gehiago kontatzen dizkigute gure hiru uztariztarrek bideoan.
Eta nolakoak dira uztariztarrak? Nire iritziz eskuzabalak, euskaldun peto-petoak eta alaiak direla esango nuke.

Marie-Christinek esaten duen bezala: «Uztaritzeko historioa biziki aberatsa da».

Mila esker Michel, Battit, Marie-Christine eta Ander!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post