Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni sanjuandarra!

Ni sanjuandarra!

| | 0 comentarios| 9:02



Pasaitarrak bai, baina sanjuandarrak bihotzez. Antzina San Juan Hondarrabiakoa zen eta San Pedro Donostiakoa. Portuarengatik batu ziren eta geroago, Antxo eta Trintxerpe batu ziren Pasaiako herria osatuz.

Betidanik egon da izugarrizko pikea San Juan eta San Pedroren artean eta eztabaida hau estropadengatik dela azaldu zidaten Florentino Legorburu eta Jose Ramon Sistiagak.
Zer gertatzen zen asteburuetan eskubaloian jokatu eta sanjuandarrak galtzen zutenean? Zer gertatzen zitzaion arbitroairi?
Nolakoa da euskararen egoera San Juanen?


Inguruko herriekin zer edo zer badute sanjuandarrek. San Pedrorekin estropadengatik, baina Antxo, Lezo eta Hondarrabiarekin?

Asteburuetan gizaldi ezberdinek gauza ezberdinak egiten zituzten. Nora joaten ziren Florentino eta bere kuadrila? Eta Jose Ramonena?

Gipuzkoako kostaldeko herrietatik politena dela diote. Hara joan nintzenean egun goibela eta euritsua zegoen, baina hala eta guztiz ere, herri izugarri polita eta txoko ederrekin topatu nintzen.

Eta bai, Florentino eta Jose Ramonek sanjuandarrei buruz esaten dutena egia da: «San Juanen oso jende jatorra dago, konfidantza ematen duena»

Mila esker Florentino eta Jose Ramon!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post