Ni Euskalduna Nafarroa Ni mugiroarra!

Ni mugiroarra!

| | 0 comentarios| 9:53



Mugiro Larraun osatzen duten 16 herrietako herri txiki bat da.

Hara iritsi nintzenean Elena aurkitu nuen, mugiroarra eta oso lotsatia. Ahal den neurrian bideoan gutxien ateratzea eskatu zidan, beraz, Mugiroko irudi askoz egindako bideoa da aurkezten dizueguna.
Hala eta guztiz ere, gauza pila kontatu zizkidan bere herriari buruz.

Gerra denboran jaioa da Elena, eta kontatzen duen moduan, gerra zibila ia ez zuen nabaritu Mugiron eta inguruan.
Larraungo herrietan ez dago eskolarik, ez medikurik, ez ezer ez. Dena Lekunberrin aurkitzen dutela dio.

Gaur egun familia gutxi bizi dira Mugiron eta ume gutxi dira mugiroarrak, baina guztiek euskara hitz egiten dute, ez lehen bezala. Nahiz eta etxeetan euskaraz hitz egin, garai batean zegoen apaizaren erruz, asko galdu zen.

Antzina, San Pedrotan inguruko herrietatik joaten ziren Mugiroko jai nagusiak ospatzera, baina gaur egun soilik mugiroarrek ospatzen dituzte.

Ba al dakizue zein den etxe guztietan dagoen armarria? Bideo honetan horren berri ematen digu Elenak.

Mila esker Elena Elizalde eta María Otermin!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post