Joakin Zubeldia Zabala eta Maria Gaztañaga, 90 urteko abaltzizketarrak euren baserrian hartu ninduten Abaltzisketari buruz hitz egiteko prest.
Gauza pila gogoratu eta kontatu zizkidaten. Elizaren garrantzia, apaizari kontatutako konfesioak, garaiko San Juan festa, Larraitzen garrantzia…
Txindoki bertan izanda, jende asko joaten da igandero Larraitzera eguna pasatzera, baita udaran ere.
Joakinek lehenengo bizikleta ikusi zuen unea gogoratu eta kontatzen digu bideoan.
Gainera, bukatzerakoan etxean prestatutako gaileta batzuk eman zizkidaten. Benetan familia jatorra.
Mila esker Joakin, Maria, Lurdes eta Abaltzisketako udalari.