Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni zizurkildarra!

Ni zizurkildarra!

| | 0 comentarios| 10:47



Zizurkilera iritsi eta bueltatxo bat eman nuen. Udaletxea, eskola, frontoia, eliza… eta Jubilatuen Elkartera joan nintzen Eladiarekin geratutako ordua iritsi zenean.

-«Jubilatuen Elkartea? Ez, hemen ez. Akaso behean…» esan zidaten.
-«Behean? Baina hau ez al da Zizurkil?»
«Bai. Hau goiko Zizuril da. Jubilatuen Elkartea behean egongo da.»

Beraz, beheko Zizurkil ezagutzera joan nintzen eta han aurkitu nuen Jubilatuen Elkartea. Bertan Eladia eta MªPilar aurkitu nituen nire zain.

Dirudienez, mundu guztiari gertatzen zaio niri gertatutakoa. Baina Eladiak hala esan zidan: «Behean bizi direnek, herria behean dela diote, baina betiko zizurkildarrentzat herria goian da.»

Ezberdintasun asko daude goiko eta beheko Zizurkilen artean, bai giro mailan, hizkuntza mailan… Eladiak ezberdintasun horietako batzuk kontatu zizkidan besteak beste.

Niri Goiko Zizurkil gehiago gustatu zait, baina hau zuen eta nire artean gera dadila ;)!

Mila esker Eladia Jauregi, MªPilar Antolin Arizmendi eta Zizurkilgo Jubilatuen Elkarteari.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post