Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni legazpiarra!

Ni legazpiarra!

| | 0 comentarios| 9:24



Ezin da Legazpiko herriaz hitz egin Patricio Echeverría aipatu gabe.

Egia esan, nik ez nuen Patricio ezagutzen, baina klase magistrala eman zidaten Agustin, MªPilar eta Jesus Marik.

Datu oso interesgarriak kontatu zizkidaten Legazpiko herriari buruz, mirari bat barne!

Zer da Mirandaola eta zer gertatu zen bertan? Zein zen Gerhard Bahr alemana? Hitlerren militar legazpiarra, euskaltzaindian parte hartu eta euskaren alde gauza pila egin zituen pertsona.

Industriarekin Legazpik puztuketa handia izan zuen eta hori, besteak beste, Patricio Echeverriaren esku etorri zen. Honekin batera, kanpotar asko etorri ziren eta gure elkarrizketatuek dioten bezala: «Legazpin Euskal Herriko zein estatuko leku guztietako biztanleak bizi izan dira»

Ba al dakizue nondik datorren euskara batua? Agustinek erantzuna ematen digu bideoan.

Mila esker Agustin, MªPilar, Jesus Maria, Jose ramon eta Legazpiko Jubilatuen Elkarteari.

1 thought on “Ni legazpiarra!”

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post