Ni Euskalduna Nafarroa Ni doneztebarra!

Ni doneztebarra!

| | 0 comentarios| 14:40



Gaur egun Doneztebeko jubilatuen elkartea dena, garai batean kartzela eta geroago mutilen eskoa publikoan izan zen eraikinean elkartu nintzen Eusebio Arregi, Isabel Micheltorena, Jose Agustin Micheltorena eta Jose Larrokerekin, Pedro Bañaresi esker.

Nafarroako lehen elkarrizketa izan zen. Oso ezberdina izango zelaren beldur nintzen, urduri nengoen.  Nolakoak dira Nafarroako aiton-amonak? Eta Doneztebeko euskara?

Elkarrizketa hasi eta elkarrizketatuek heuren herriari buruz gauza pila kontatu zizkidaten: txikitako eguneroko bizitza, frankismo garaiko kontuak, estraperluko txutxumutxuak…

Garai batean erdera zen nagusi, baina ikastolei esker gaur egun Donezteben euskara gero eta gehiago hitz egiten dela kontatu zidaten.

Zertan eta non egiten zuten lan garaiko doneztebarrek? Eta gaur egun nora joaten dira? Nola deitzen da betidanik dagoen okindegia? Eta garaiko zenbat taberna jarraitzen dute zabalik? Zer da «el tren de la muturra negra»?
Zeintzuk dira eskolen kontzentrazioak ekarri dituen aldaketak? Garrantzia izan al du herriarentzat?

Egia esan, oso ondo hartu ninduten doneztebarrak. Eta elkarrizketa egin ondoren Pedrok herri guztia erakutsi zidan. Paseo ederra benetan!

Mila esker Eusebio, Isabel, Jose Agustin, Jose eta Pedro!

1 thought on “Ni doneztebarra!”

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post