Lezotar guztiak unibertsitarioak dira. Hala da, bai.
Gure elkarrizketatuek, Peio eta Peiak (baserritarrak) eta kalekoak nolakoak bizi zituzten kontatu zidaten.
Euskararen garrantzia Lezon, Santo Kristoren garrantzia… ba al zenekite Carmen Polo, Francoren emaztea urtero joaten zela Santo Kristoa bisitatzera?
Pasai Donibane eta Errenteriarekiko erlazioa nolakoa den ere kontatu zidaten. Festetan hara joaten zirela nesken atzetik, baina inguruko herriekiko erlazioa ez zen (eta ez da) garrantzitsua jaien aldetik soilik, lanaren aldetik ere garrantzitsua da. Gaur egun lezotar gehienak inguruko herrietara joaten baitira lan egitera.
Askotan pasa naiz Lezotik, baina ez nuen ondo ezagutzen eta onera harritu ninduen udaletxea, Santo Kristo eta parte zaharra ikusi nituenean.
«Nolakoak dira Lezotarrak?» galdetu nien Jose, Juan, Esteban eta Jose Antoniori. Haien erantzuna?: «Batzuk harrak besteak emeak»
Mila esker Jose Cruz Izulain, Esteban Olaizola, Juan Cruz Zabaleta, Jose Antonio Zapirain, Malen eta «Aiton-Borda» Lezoko Jubilatuen Elkarteari!