Herriaren kontuak, politika eta maitasunari buruz hitz egin nuen Santi, Jon eta Jose Luisekin eta euskaraz Ie esaten dela irakatsi zidaten beste gauzen artean.
Ie – Ea antzina Natxitu eta Bedaruren auzoa izan zen eta pixakanaka handituz joan eta udaletxea lortu zuen. Udari esker bizi den herria dela diote gure hiru elkarrizketatuek.
Indiano askok etxe handiak egin zituzten bertan, Ameriketan eta Filipinasen lan egin eta herrira bueltatu zirenean.
«Elantxobe villa pobre» diote ietarrek, elantxobetarrek «Ie katilu bete brie» ordea; beti izan baitute pike sano bat Elantxobe eta Ea, baina Lekeitiorekin oso erlazio ona izan dute beti.
Hondartza da herriak duen gauzarik garrantzitsuena, baina hala eta guztiz ere ez dago hondartzaren berri ematen duen ikurrik. Eta nolakoak dira ietarrak? «Tontuek ez gara, eh?» euren erantzuna.
Ie – Eari buruz gauza gehiago irakatsi zizkidaten, hauen artean, herriko pertsonai famatuak nortzuk eta nolakoak ziren , adibidez.
Ez da hondartza duen herri txiki bat soilik, oso herri interesgarria dela uste dut.
Mila esker Jon Larrinaga, Santi Agirre eta Jose Luis Landarzabal!