Asko aldatu da Aramaioko bizimodua. Gure lau elkarrizketatuek hala diote behintzat. Lana, giroa eta, Faustinok dioen bezala, festak ere bai. Gaur egun lehen ikusten ez zenituen gauzak ikus ditzakezu.
Zer gauza ikusi ditu aurtengo jaietan Faustinok?
Zein abesti dantzatzen zituzten Aramaioko erromerietan? Faustinok horietako bat abesten digu!
Nolakoa da mugan dagoen herri txiki honetan hitz egiten den euskara? Julita, Luisa, Faustino eta Rafaelek ondo azaldu zidaten, baita Aramaio «Villa por sí» zela ere.
Goikoetxea bertan jaio zela, inguruko herriekiko erlazioak eta hamaika istoriotxo gehiago kontatu zizkidaden, dena irribarre eta giro onean.
Oso ondo pasa nuen herri arabar hau ezagutzen.
Mila esker Julita, Luisa, Rafael, Faustino eta Aramaioko Jubilatuen Elkarteari.
Iradokizun txiki bat, lagunok: «aramaiotarra»ren ordez jar ezazue, otoi, «ARAMAIOARRA», berau baita bertakook izendatzeko dugun izena (ikus http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0150.pdf).
Ondo izan,
P.S.