Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni andoaindarra!

Ni andoaindarra!

| | 0 comentarios| 15:15



Marcial, Carmen eta Benjamin Andoaingo «San Juan Bautista» erresidentzian elkarrizketatu nituen hiru andoaindarrak dira.

Frankismo garaiko istoriotxoak kontatu zizkidaten, gosea, estraperluko Nafarroatik Gipuzkoara zetorren trena, razionamentuko kontuak eta beste istoriotxo gehiago.

Zenbat pezeta irabazten zituen astean Carmenek fabrikan? Zergatik? Tela fabriketan, morroi, eskopetak egiten eta paper-fabriketan egiten zuten lan garaiko andoaindarrek.

Andoain herri euskalduna al zen? Zer desberdintasun dago gaur egun eta garaiko kaleko hizkuntzaren artean?

San Juanak ospatzeko modua eta andoaindar famatu batzuen bitxikeri eta istoriotxoak ere kontatu zizkidaten. Zer esaten zion Isidro Langarak bere amari? Ikus ezazu bideoa eta jakin ezazu!

Mila esker Marcial Belamendia, Carmen Gaztañaga, Benjamin Galicia, Alaia eta Andoaingo «San Juan Bautista» erresidentziari.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post