Ni Euskalduna Bizkaia Ni otxandiarra!

Ni otxandiarra!

| | 0 comentarios| 8:14



Otxandio, herri txikia, euskalduna eta parrandazalea. Uste nuen baino industrialagoa den herria dela kontatu zidaten Juan Luis, Markos, Jose, Pablo, Juan Carlos eta Peli, elkarrizketatu nituen sei otxandiarrak.

Euren herriko gauza pila kontatu zizkidaten. 1936. urtean herriko festak zirela, Otxandio bonbardeatu zuten, eta bertan hil zituzten pertsona guztiak gogoratzeko «beheko plazan» monumentu bat egin zuten.

Garai batean «Euskara zabala» hitz egiten zen eta gaur egun ere nagusi da, nahiz eta batua ikastolak direla eta pixkanaka sartzen joaten den.

Asteburuetan jende pila gerturatzen da herrira: pintxoak, herriko giroa eta otxandiarrak kanpotarrekin eskuzabalak direlako diote. Ni behintzat oso ondo hartu ninduten.

Mila esker Juan Luis, Markos, Jose, Pablo, Juan Carlos eta Peli!

 

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post