Lasarte-Oria 1986. urtera arte ez zen herri bezala gogoan hartu. Michelin enpresaren etorrera aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen herrira, bai biztanle kopuruaren aldetik eta baita bizimoduaren aldetik ere. Etorkinen etorrerak eta Frankismoak euskararen desagertzea ekarri zuen, euskal herri askotan bezala.
Jesus Mari Egizabal, Jose Zapirain eta Mertxe Galdosek Lasarte-Oriak dituen gauza garrantzitsuenak erakutsi zizkidaten, komentuaren historia adibidez.
Non zegoen garaiko eskola? Zeintzuk ziren enpresa garrantzitsuenak? Zer zen «Asociación de Padres de Familia»?
Hipodromoa, golfa, eliza, eta abarren garrantzia azaldu zidaten.
Mila esker Jesus, Jose, Mertxe eta Lasarte-Oriako Jubilatuen Egoitzari!