Hamasei herriz osaturiko udal-herria da Zigoitia, urte askotan umerik gabe egon zena, baina azken urte hauetan gazte asko bueltatzen hasi dira eta behin itxi zuten eskola berriz ireki behar izan dute. Umeekin batera euskara ere bueltatu da Zigoitiara.
Felixek, Segundok eta Fernandok Zigoitiak jasan dituen aldaketa nagusiak kontatu zizkidaten. KAS Etxebarri-Ibiñan jarri zutenetik zigoitiarren bizimodua nola aldatu zen, «Eguzki jaia», «Zigoitia euskaraz» eta beste festen zergatia kontatu zizkidaten. Eliza eta turismoaren garrantziaz ere hitz egin genuen.
Garai bateko bizimodua itzultzen ari dela dirudi, herri batua, bizilagun guztiak ezagutzen dira, 100 ume dituen eskola… oso udal-herri interesgarria benetan!
Mila esker Felix, Segundo eta Fernando!
1 thought on “Ni zigoitiarra!”