Elkarrizketa berezia izan zen hau. Mikel Lauzirikaren kontaktua, Mikel Agirregabiriak eman zidan. Eta gure proiektuaren berri jakin zuenean, ni elkarrizketatu eta proiektuaren zabalkuntza egin nahi zuen bere blogaren bitartez.
Hori dela eta, Areetako batzokian Mikel Agirregabiria eta Mikel Lauzirikarekin elkartzekotan geratu nintzen.
Lehenbizi, Areetako auzotik bueltatxo bat eman nuen: hondartza, Bizkaia Zubia, etxeak, pasealekuak, herri erdian dagoen Santa Ana baseliza etabar ikusiz.
Herri aberatsa eta aberaskume delaren sentsazioa izan nuen, eta Mikelek nire teoria egiaztatu zuen.
Gauza askotaz hitz egin genuen, besteak beste, Getxon erroldatuak dauden madrildar eta euren botoak hauteskundeetan izan zuten ondorioetaz.
Gaur egun, antzina bezala, gaztelania da hizkuntza nagusia Getxon eta euskaraz hitz egiten dutenek, inguruko herrietatik etorriak direla esan zidan Mikel Lauzirikak. Bera ere kanpotik etorritakoa da, Itsasondotik atera eta 53 urte daramatza Getxon: Getxotarra sentitzen da, baina Itsasondo jaioterria ahaztu gabe.
Mila esker Mikel Lauzirika eta Mikel Agirregabiria!
Honek ere ez du Getxoko euskararik, bistan da. Getxoko lekuko gisa izan zezakeen interesa txikia da tokiko ikuspegi serio batetik.