Ni Euskalduna Bizkaia Ni ermuarra!

Ni ermuarra!

| | 2 comentarios| 12:01



Pixkat ikaratuta atera nintzen Ermuatik. Orduarte ez nuen horrelako elkarrizketarik egin.

Lorenzo Iturriagagoitiak zintzo eta mingainean herdoilik gabe hitz egin zidan bere herriari buruz. Alkatearekin hitz egindako gauzataz, Ermuaren hazkundearen zergatiaz, herriaren arazoez eta Miguel Angel Blancori buruz ere hitz egin genuen.

Oso gertakizun garrantzitsua izan zen herriarentzat, eta komunikabideek herria elkartu zuela zioten, baina garai hartan zinegotzi bezela zegoen Lorenzok ez du horrela izan zenik uste.

Herriak kanpoko jendea beso zabal hartu baina bertara ez direla ondo egokitu dio. Ermuako leku eta eraikin garrantzitsuenetaz ere aritu ginen, baina Lorentzok Ermua txapuza arkitektonikoaren eredua dela dio, hala eta guztiz ere, Ermuarra sentitzen da.

Mila esker Lorentzo Iturriagagoitia eta Ermuako Batzokiari!

2 thought on “Ni ermuarra!”

  1. Dokumentu interesgarria, benetan.
    Hala ere, Ermua nola deklinatu behar den Euskaltzaindiaren arauetan kontsultatu beharko litzateke, bertakoek ez baitute hutsik egiten: Ermuan eta Ermuaren (izenean), baina «Ermuko», «Ermutik», «Ermura»…
    Bestalde, azentua ere interesgarria da: «Ermúan»(bizi), baina «Ermúra etorri», «Ermúko batzokia», «Ermútik», etab.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post