Herri euskalduna eta txikia, nahiz eta lur-eremu handia izan; Usurbilen garaiko taberna pare bat eta denda batzuk mantentzen dira. Hala ere, usurbildarrak Donostiara eta Lasartera joaten dira sarritan gaur egun komunikazioak hobetu direlako.
Hau eta beste gauza asko kontatu zizkidaten Tiburtzio eta MªJesusek: garai batean baserri handia zena, gaur egun Jubilatuen Etxea bezala dagoela; Ingemar, Luzuriaga, Michelin eta horrelako enpresa garrantzitsuak; gaur egun langile kopurua murriztu dela…
Ba al dakizu zeintzuk dira usurbildar famatuenetariko batzuk? Hau eta gauza gehiago jakiteko, ikus esazu bideoa!
Mila esker Tiburtzio Arruti, Mª Jesus Olano eta Usurbilgo «Artzabal» Jubilatuen Etxeari.