Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni oñatiarra!

Ni oñatiarra!

| | 0 comentarios| 11:28



Txantxikuen herrira iritsi nintzen egun eder batean eta Jubilatuen Egoitzan Jerardo, Javier, MªAsunción, Carlos eta Angel aurkitu nituen Oñatiri buruzko gauza pila kontatzeko prest. Oso gauza interesgarriak kontatu zizkidaten: domeketan aurreztutako pezetekin egiten zutena, neskak ez ikastearen arrazoiak… Gainera MªAsuncion ikasten zuten hiru nesketaz gogorotzen zen soilik, izenak jakin nahi?

Zergatik joan ziren Macotera herriko emakume asko Oñatira bizitzera? Enpresetako «emakumeentzako lanak» zeintzuk ziren? Zeintzuk ziren enpresa garrantzitsuenak?

Eta urte askotan buruan izan dudan galdera bat erantzun zidaten: Zergatik deitzen zaie «Txantxikuak» oñatiarrei?

Hau eta beste gauza asko ikasi nituen egun hartan, eta herritik paseatzerakoan, Jauregi, etxe, unibertsitate, eliza eta kale ederrak aurkitu nituen. Benetan herri interesgarria eta polita.

Mila esker Javier Ayastui, Jerardo Elortza, MªAsunción Arzuaga, Carlos Agirrebengo, Angel Elgero eta Oñatiko Zaharren Egoitzari!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post