Ni Euskalduna Bizkaia Ni plentziarra!

Ni plentziarra!

| | 3 comentarios| 15:20



Sestaon jaio eta Plentzian bizi den Mirenekin egon nitzen hizketan Plentziako Zaharren Egoitzan.
Pixkat beldurtua aurkitu nuen euskara ahaztua zuelako, bideoan kontatzen digun bezala, Plentzian euskara erabiltzen ez duelako. Baina ederki hitz egin zuen eta ondo ulertzen zaio gainera. 
Plentziara joan zenean bere lehenengo inpresioak kontatu zizkidan. Egia al da Plentzia herri aberaskumea dela? Gorliz eta Plentziaren arteko erlazioa hain txarra al da?
Plentziako politikariei buruz ere zerbait esan zidaten. Zeini deitzen diote «Zapatilla Rusa»? Ikus ezazu bideoa.
Mila esker Miren eta Plentziako Zaharren Egoitzari!

3 thought on “Ni plentziarra!”

    1. «Jente asko etorten da», «Esaten dotsut, udan…», «Holan egoten da herri guztia», «Joaten zara dendara erosten ta denpora asko egoten bihar hantxe», «Hemen bertan eukiten dabe…»

      Iñaki, idatzi dotsudaz esaldietan ikusi daikezuz bi minututan Mirenek esan dituan mendebaldeko euskararen forma, hitz eta aditz batzuk. Adibidez, «jente», «etorten», «dotsut», «holan», «joaten zara dendara erosten(/erostera)», «egon biar hantxe(/egon behar hantxe)», «eukiten dabe(/edukitzen dute).

      Agurrak!

  1. Kontua da, Josu, mendebaleko forma horiek, zuk aipatzen dituzunak, Getxotik Gipuzkoako bizkaierara erabiltzen direla. Hori ez da mendebaleko bizkaiera, ez da Plentziko euskara. Bide batez, «erosten» zein «erostera» entzun daitezke Bizkaiko hainbat herritan, nahiz eta lehenengoa bakarrik jo izan den azken urteotan Bizkaikotzat. «joaten» > «joten» izango litzateke Plentzia aldeko euskaran, «biar» > «be(a)r», «dabe» > «daude», «herri guztia» > «Herri guzti», etab. etab. Emakume honek ekialdeko bizkaieraren hizkerako ezaugarriak darabiltza askotan.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post