Nahiz eta bide zantarrak izan, Lekeitiora iristea lortu nuen eta bertan zeuden Rufina eta Nere, Jubilatuen Etxearen atean nire zain.
Frankismoa lehenengo pertsonan bizi izan zuten lekeitiar hauek, aita urrun izan zuten, ihes egin behar izan baitzuten.
Rufinak eskolan ez zuen besoa altxatzen «cara al sol» abesterakoan. Guardia zibilarekiko erlazioa, antzarren inguruan hitz egin, iritzia eman eta beste mila istorio kontatu zizkidaten.
Benetan maitemindu ninduen herri arrantzale eta euskalduna.
Mila esker Rufina Goenaga, Nere Garabila, Ikerne Anzola, Iñaki Murua eta Lekeitioko Zaharren Egoitzari.
Ez dago zergatik. Honelako ekimenek merezi dute.
Pasadizoa: gure aitak zioen bezala (txantxetan, bera ez baitzen lekittarra), Kalbarixora (Lumentzara alegia) igo eta San Pedrori bostekoa luzatzeko modua ei dago.
Eta blog honetan, http://www.lekitxokozeruak.com/, Lekeitioko irudiak.