Ni Euskalduna Bizkaia Ni dimatarra!

Ni dimatarra!

| | 0 comentarios| 18:12



Sagarna familiak ordu bete baino gehiago zeraman nire zain euren baserrian tximinia piztuta Dima eta inguruko herrietako istoriotxoak kontatzeko. Baina Dima oso lurralde handia da, eta ordu bete baino gehiago egon nintzen kotxearekin bueltaka, mendia gora mendia behera gasolinarik gabe gelditzeko beldurrez, baserria aurkitu ezinik…

Azkenik Anunciación Sagarna aurkitu nuen irripar handi batekin baserriaren atean eta Antonio Sagarna sukaldeko sutondoan eserita anekdotak kontatzeko prest… «Euskadi» izeneko txakurrari zergatik aldatu zioten izena jakin nahi al duzue? Ikusi bideoa 😉

Hala kontatu zizkidaten eta etxerako bueltako bidea ondo erakutsi ere, baina bada ezpada, txorixo bat oparitu zidaten, bueltan berriz galtzen banintzen behintzat gosez ez hiltzeko. Mila esker Antonio eta Anunciación zuen irripar, abesti, istorio eta noski: txorixoarengatik!

 

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post