Ni Euskalduna Gipuzkoa Ni getariarra!

Ni getariarra!

| | 0 comentarios| 13:06



Uste nuen  baino interesgarriagoa den herria aurkitu nuen Getariara joan nintzenean.

Agustin Herrero, Josu Sustaeta eta Jose Saizarrekin elkarrizketa egin eta gauza asko kontatu zizkidaten. Ba al zenekite Gipuzkoa sortzeko egin zen lehenengo batzordea Getariako elizan egin zela? Honetaz aparte, oso eliza berezia dela azaldu zidaten. Zergatia jakin nahi?

Balenciagaren museoa jarri zutenetik herrian turismoa egiteko modua aldatu dela eta Elkanoren lehorreratzearen antzezlana nolakoa den ere azaldu zidaten. Lau urtetik behin egiten den antzezlana da eta herria topera betetzen da. 2013. urteko abuztuaren 6an izango da hurrengoa. Hitzordu saihestezina!

Mila esker Agustin Herrero, Josu Sustaeta eta Jose Saizar!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post