Zarautzera iritsi nitzenean eta mahai inguruan hainbeste pertsona beraien herriaz hitz egiteko prest aurkitu nituenean, pixkat ikaratu egin nintzen. Han egon ginen MªJesus Illarramendi, Jose Mª Larrañaga, Usua Ortiz de Zarate, Pablo Pellejero, Mertxe Gorostiza, Arantxa Trula, Mari Carmen Errotagaina eta ni; gora, behera, altxa eta berriz eseri… baina azkenean denak lasaitu eta Zarautzi buruz gauza pila kontatu zizkidaten.
Zer izan zen gerra garaian Narrosko Jauregia? Frankismo garaian zeinek zuen autoa Zarautzen? Eta zer izan zen gaur egun «Udaberri» Jubilatuen Egoitza den eraikina?
Erreginek, kondeek eta markesek joaten ziren oporretan Zarautzera, eta haiei esker udan lan asko zegoen herritarrentzat.
Eta, Zarautzen hain aberaskumeak dira egitan?
Mila esker guztioi eta Zarauzko «Udaberri» Zaharren Egoitzari!